SMART-AKIS

"SMART-AKIS" Europear proiektuaren komunikazio eta zabaltze estrategia.

Hasiera puntua

2015ean, Atenasko Nekazaritza Unibertsitatea “Elikagaien segurtasuna, nekazaritza eta basogintza iraunkorrak” gaiari buruzko H2020 programaren deialdia egiteko proposamen bat prestatzen ari zen.

Atenasko Nekazaritza Unibertsitatea Iniciativas Innovadoras-ekin harremanetan jarri zen azken hau bazkide taldean sartzeko, proiektuaren komunikazio-hedapen estrategiaz arduratu zedin. Iniciativas Innovadoras-ek proposamena idazten lagundu zuen eta proiektua onartu egin zen.

SMART-AKIS izeneko proiektuaren helburua Europako nekazarien artean Smart Farming (Nekazaritza Adimendua) teknologiak eta irtenbideak zabaltzeko Europako sarea eraikitzea zen.

SMART-AKIS sarea 8 herrialdetako 13 bazkidek osatzen zuten. Bertan, nekazaritza-ikerketako sektoreetako ordezkariak zeuden, nekazaritza-komunitatea bera elkarte eta kooperatiben bidez, sektorea zabaldu eta laguntzeko zerbitzuak eta nekazaritza-makinen industria.

Proiektuaren arrakastan, komunikazioa eta lortutako emaitzen transferentzia garrantzi handia izan du.

Egindakoa

Komunikazioko WPren arduradun garenez, jarduera hauetaz arduratzen gara:

  • Komunikazio plan, material, tresna eta irudi eskuliburua diseinatu.
  • Proiektuan zehar, web orriaren edukia prestatu eta kudeatu.
  • Sare sozialak kudeatu: Facebook, Twitter eta Youtube kanala.
  • Buletinak (newsletterrak) sortu eta hedatu.
  • 13 bazkideek proiektuaren zehar egindako jardueren berri ematea: 20 Eskualde Berrikuntza tailerrak eta hauen argitalpenak.
  • 18 Gai sarerekin eta hauekin lotura duten beste proiektu batzuekin lotura estuak garatu.
  • Ekitaldi eta azken konferentzia ekitaldietan lagundu.
  • Komunikazio jardueren eragina monitorizatzea.

Emaitzak

SMART-AKIS proiektuak eta horren barruan bazkideek egindako jarduerek oihartzun handia izan dute.

Komunikazio eta transferentzia jarduerek 10.000 pertsona baino gehiagori eragin diete Europar Batasun barne eta kanpoko hainbat herrialdeetan.

Amaitu eta bi urte ondore ere, SMART-AKIS proiektuaren webguneak bizirik eta bisitak jasotzen jarraitzen du.