ANEL
Nafarroako Ekonomia Soziala Europa mailan bultzatu.
Hasiera puntua
ANEL, Nafarroako ekonomia sozialeko enpresak biltzen dituen elkartea da. 1982az geroztik, enpresa horiek ordezkatu eta laguntzeaz gainera, erkidegoko ekonomia sozial enpresa eredua sustatzen du.
2008an, ANELek Europear proiektuetan aditua den INICIATIVAS INNOVADORAS-ekin lanean hasi zen, Europar Batasuneko beste lurralde batzuetako ekonomia sozialeko erakundeekin lankidetza aukerak identifikatu eta proiektu berriei ekiteko asmoz.
Egindakoa
ANEL-en behar eta kezkak ezagutzeko asmoz, bere arduradunekin lan egiten dugu.
ANELen estrategia Lisboako Estrategian jasotako Europako Batasuneko enplegu-politikekin bat datorrela berresten dugu, 2000. urtetik ekonomia soziala funtsezko ardatz gisa onartzen baitu esplizituki.
Europako hainbat programatan lankidetza eta finantziazio aukerak identifikatzen joan gara.
ANEL-entzat hainbat programa eta deialditan identifikatutako aukeretatik abiatuta, Europako beste erakunde batzuekin lankidetzan aurkeztutako proiektuen proposamenak prestatzen, kudeatzen eta koordinatzen (POCTEFA, ERASMUS+, Gizarteratzeko eta Gizarte Ekonomiako Programa Eragilea, Grow Zuzendaritza Nagusiaren proiektu pilotuak, Espezializazio Adimenduneko Plataformako Gizarte Ekonomiako Lankidetza Tematikoa…) lankidetzan aritu gara.
Emaitzak
Azken 10 urteotan INICIATIVAS INNOVADORAS-ek eskainitako laguntzari esker, ANELek, ekonomia sozial arloaren inguruko Europako funtsen bidez finantzatutako 7 proiekturen bidez, beste lurralde batzuetako erakundeekin lankidetza harremanak eratu ditu. Ondorengoak ANEL-ek proiektu horietan jasotako ekarpenak dira:
- Nafarroako ekonomia sozial ereduaren ikusgarritasun eta onarpena Europan.
- Europako gizarte-ekonomian erreferentzia diren Europako erakundeekin lankidetza esparruak sortu.
- Akitania Berria – Euskadi – Nafarroa Euroeskualdearen ekonomia sozialeko erakunde erreferenteen arteko lankidetza egonkorra finkatu.
- Nafarroako ekonomia soziala egituratzeko jarraibideak.
- Zerbitzu eskaintzan sartutako ekimen eta elementu berritzaileen garapena.
- Ekintzailetza kooperatibak
- Proiektuen larrialdietan, ekintzailetza sozialean eta berrikuntza sozialean metodologia, eredu eta programa berriak.
- Gazteentzako kooperatiba esperientzia programa