Proiektuaren abiapuntua, Iruñean, urtarrilaren 23an eman zen. NIIZ-k (Nafarroako Ikaskuntza Integralerako Zentroa), proiektuko beste bazkideekin batera, Nafar Gobernuko Hezkuntza Departamentuan proiektuari ofizialki hasiera eman zion anfitrioi moduan. Proiektuaren helburua, murgiltze-espazioak eta Adimen Artifiziala hizkuntzen ikasketara hurbiltzea eta hizkuntzak irakasteko eta ikasteko modua eraldatzea da.
InmersIA bultzatzen duen partzuergoa bost erakundek osatzen dute: NIIZ-k (Nafarroako Ikaskuntza Integralerako Zentroa), Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Saila-k, Nouvelle-Aquitaineko Chambre de métiers et de l’artisanat de région (CMAR) eta esperientzia digitalak eskaintzen dituzten bi enpresa: Nautilus eta Immersalis consulting. INICIATIVAS INNOVADORAS proiektuaren kudeaketan laguntzen du.
InmersIAk, puntako teknologiak integratuz, hala nola, errealitate birtuala eta adimen artifiziala, hizkuntzen ikaskuntzari ekiten dio. Sinergia horri esker, murgiltze-ikaskuntzako ingurune pertsonalizatuak sor daitezke, ezagutza ahalik eta gehien atxikitzeko eta ikasleek eta irakasleek ikaskuntza-prozesuan parte har dezaten sustatzeko.
Proiektua Interreg POCTEFA 2021-2027 programak finantzatzen du eta muga geografiko eta kulturalak gainditzea du helburu, Espainia eta Frantziaren arteko mugaz gaindiko lankidetza sustatuz. Partzuergoko bazkide diren erakundeek duten esperientziari esker, InmersIAren garapena eta inplementazioa arrakastatsua izatea espero da.
Hezkuntza berrikuntzan ikuspegi argia izanda, InmersIA-k hizkuntzen irakaskuntza hobetu eta beste hezkuntza eremu batzuetan aplika daitezkeen metodologia pedagogikoak garatzen lagundu nahi du. Proiektu aitzindari honen helburua, hezkuntza arloan dauden teknologia aurreratuen integrazio arrakastatsuan erreferente bihurtzea da.
NIIZ-ren web orrialdetik eskuratutako informazioa.
