2023an, 2021-2027ko programazio-aldi berriko Europako Lurralde Lankidetzako (INTERREG) programa gehienen lehen deialdiak ireki diren urtea izan da eta INICIATIVAS INNOVADORAS-ek, gainditutako 15 proiekturekin arrakasta nabarmena izan du. Proiektu hauek ATLANTIC AREA, EUROPE, POCTEFA eta SUDOE programei dagozkie eta EGEF-n (Eskualde Garapenerako Europar Funtsak) itzulkina 16 milioi eurotik gorakoa izan da. Proiektu horietan, 10 herrialdetako 109 erakundek parte hartzen dute (Espainia, Frantzia, Portugal, Andorra, Irlanda, Belgika, Danimarka, Austria, Finlandia eta Eslovenia).
Gure esperientziari esker, hainbat gaitako proiektuak landu ditzazkegu: Adimen artifiziala eta hizkuntzak; ekonomia soziala; portu-jardueretan eta nekazaritzako elikagaien prozesuen zirkularitatea; tokiko energia-komunitateak; nekazaritza-lurren fosfatoen murrizketa; zurgintza eraikuntza tradizional trebakuntzan; antibiotikoen monitorizazioa hondakin-uretan; gainazalen tratamendu berriak edota bakardadearen prebentzioa.
Gure proiektuei buruz gehiago jakin nahi baduzu jarraiguzu gure web eta sare sozialetan (LinkedIN, Twitter-X)
Aukera berriak 2024an
2024rako, beste deialdi batzuk daude aurreikusita honako programa hauetan: INTERREG POCTEFA (arlo funtzionalen deialdiak eta 2. ohiko deialdia), ATLANTIC AREA (2. deialdia), EUROPE (3. deialdia) eta SUDOE (2. deialdia). Dagoeneko gure bezero batzuekin proiektu berrietan ari gara lanean, eskualdeen arteko lankidetza-erronka berriei ekiteko asmoz.